Baso ibilbidea
Baso ibilbideen barne hainbat lehiaketatan parte hartzen dugu, Euskal Liga, Gipuzkoako eta Arabako txapelketak, Euskadiko Txapelketa, Liga Nazionala (Espainiar estatuan), eta beste hainbat sariketetan. Bestalde beste sari batzuk ere jokatzen dira, esaterako Alfacarko arkularien topaketa (Granadan), Salamancako topaketa, Blanqueforteko nazioarteko topaketa (Frantzia), Espainiako Txapelketa...
Aretoa
Areto baten jokatzen den modalitatea, normalean kiroldegi batean. Dianak 18 metrora egoten dira, eta hirukoitz bertikalak izaten dira. Normalean neguan jokatzen da.
Aire Librea
Izenak ondo esaten duen bezala, aire librean jokatzen da, normalean udaberritik aurrera. Distantzia desberdinetara jartzen dira dianak, FITA eran 90-70-50-30 metrora, FITA 900 60-50-40 metrora, serie olinpikoa 70 metrora bakarrik; arku tradizionalarekin parte hartuz gero distantziak gutxitzen dira, asko jota 30 metro, eta arku biluziarekin edo estandarrarekin parte hartuz gero gehienez 50 metro.
Zelai Ibilbidea Tirada de Campo
Euskal Herrian ez da oso ezaguna modalitate hau, aire librean jokatzen da, baina ibilbide bat eginaz, baina dianak ez dira animali itxurakoak, paperezkoak eta beltzak baizik, erdian horia dutelarik.